OBRA ZIBILA
Azpiegiturak
giten ditugun jarduerak era desberdinetako obrak hartzen dituzte:
- Lur mugimenduak
- Kanalizazioak
- Gune publikoen urbanizazioak
Euste Sistemak
Mantentze eta euste konponbide tekniko desberdinak eskaintzen ditugu.
Aglomeratu Inprimatua
Teknika honen aplikazioarako ekipo, prestakuntza eta beharrezkoa den esperientzia daukagu.
AZPIEGITURAK
- Indusketak
- Eraispenak
- Saneamenduak
- Hornidurak
- Drainatzeak
EUSTE SISTEMAK
Mantentze eta euste konponbide tekniko desberdinak eskaintzen ditugu.
Euste sistemak bi metodoetan banandu daitezke:
HARRI LUBETAK
Harri lubetak harri irregularren blokeekin eraikitako hormak dira, poliedro formakoak, landugabeak eta tamaina handikoak, makinaria espezifikoa erabiliz banaka jartzen direnak, lur mugimenduei aurre egiteko euste funtzioarekin.
Bloke bakoitzaren kokapena modu independentean egin behar da, alboko blokeen itxura eta tamaina kontuan hartuz, hutsune kopuru txikiena erakutsiz, eta horrela, horma egonkortasun handia izatea lortuz.
ERRAILEN TXERTAKETA
Trenbideko errailen txertaketaren bidez ezponda ezegonkorretan burutzen da, irristatze azalera eteteko helburu nagusiarekin, lurzoruaren mugimendua gelditzeko edo murrizteko behar den kortantea ezarriz.
Normalean erabiltzen diren errailak IUC 45 eta UIC 54 dira, zeinek lurreko mozketa esfortzuak ondo jasaten duten. Errailen gaineko bultzadak beraien diseinuan dauzkaten haien arteko tarteren araberakoak eta lurraren araberakoak dira. Konfigurazio honek ilara bakoitzeko eta ezpondaren metro lineal bakoitzeko errailen kopurua emango du. Ezpondaren irristadura motaren arabera metodo egokiena erabiliko da.
AGLOMERATU INPRIMATUA
Teknika honen aplikaziorako ekipo, prestakuntza eta beharrezkoa den esperientzia daukagu.
Aglomeratu inprimatua asfaltozko azaleretan diseinuak sortzeko teknologia da, galtzada-harrien antza daukatenak.
Aglomeratu inprimatuaren sistema altzairuzko sare batekin galtzada inprimatzean datza, galtza geruza hedatu berriaren gainean edo aurretik birberotutako galtzada azaleraren gainean egin daiteke.
BELAKO LANAK enpresaren aglomeratu inprimatuarentzako altzairuzko kableen moldeak eredu desberdinak errepikatzen dituzte. Molde hauek fidagarritasun sendoa, biziraupen luzea eta zehaztasuna dauzkate.