ENPRESA

Belako Lanak 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka lantzen ditugun arlo desberdinetan. Gure sektorean erreferenteak izatera eraman gaituen ibilbideak, espazio eta errepide publikoen mantenimendu osoan, gune berde eta basolan zerbitzuak eskaintzen ditugularik. Gure ezaugarri bereizgarriak bat datoz giza taldearekin, makineriarekin eta ekintza desberdinak jarduteko erabiltzen ditugun prozesuekin.

Sendotua, eraginkorra eta fidagarria den enpresa bat gara. Gure hobekuntza jarraiaren bokazioak, gure enpresa filosofia irudikatzen du eta erakundean parte hartzen dugun guztioi arduratzen gaitu. Horregatik, Kudeaketa Integratuko Sistema bat daukagu, Ingurumen, Kalitate, Berrikuntza, Segurtasun eta Lan Osasun eta Bide Segurtasun sailak barne hartzen dituena. 20 urte baino gehiagoko zerbitzuan zehar gidatu gaituzten ekintza printzipioak sendotzeko apustu estrategikoa izanik. Gure ekintzak garatzen ditugu bezeroekin hartutako konpromisuak guztiz beteko direla bermatuz.

Horretarako, ekipo profesional bat eta kualifikazio handikoa daukagu, gure erakundearen balio garrantzitsuena.
Eskatutako zerbitzuei erantzun onena emateak, jarduera bakoizterako makineria aurreratuena eta modernoena edukitzea eskatzen digu. Gainera, gure bezeroen beharrizanei erantzun praktikoak ematen dituen berrikuntzan apustu egiten dugu.

KONPROMISOA

Gure ingurunearekin konprometitua dagoen enpresa gara, aktiboki lantzen:

  • Eraginkortasun energetikoa
  • E-mobilitatea
  • Eko-berrikuntza
  • Ekonomia zirkularra

Gure konpromisoa, ezarritako lehentasunetan eta gure politika bermatzen dituzten ziurtagirietan adierazten da:

  • Eskainitako zerbitzu guztien kalitate maximoa eta bezeroen asetasuna bermatzea.
  • Adeitasuna ingurumenarekin eta bere babesaren hobekuntza jarraia.
  • Gure langile guztien eta gure erakundearekin harremanetan jartzen diren guztienen Osasuna eta Lan Segurtasuna babestea.
  • Bide Segurtasuna babestea in itinere bidaietan, zerbitzu ematean, eta interesdun guztiena ere.
  • Emakume eta gizonen arteko aukeren berdintasuna lan premisa bezala.

 Politika Integratua

  Politika Integratua

  Ziurtagiriak

Kalitate (ISO 9001)

 

Ingurumen
(ISO 14001)

Emas

Laneko segurtasuna eta osasuna (ISO 45001)

Ekonomia zirkularra

Bide-Segurtasun
(ISO 39001)

Ziurtagiriak eta/edo azken Ingurumen Adierazpena eskatu nahi baduzu, hurrengo formularioaren bidez egin dezakezu:

    Belako Lanak enpresan gure aktibitatearen garapena ingurumenarekin adeitsua izan behar dela sinesten dugu. Jasangarritasuna eta baliabideen zentzuzko erabilpena  gure lanaren osagai bereizgarriak egin ditugu.

    Karbono aztarnaren murrizketan apustu egiten dugu eta ODSetan (Garapen Jasangarriaren Helburuak) laguntzen dugu.

    I+G+B

    Berrikuntzaren kultura gure ezaugarri bereizgarrienetatik bat da. Teknologia eta ikerkuntza erabiltzen dugu balioa sortzeko, konpetitiboagoak izateko, prozesuak optimizatzeko eta eraginkortasuna eta gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Gure lehentasun nagusia era jasangarrian denboran aurrera joatea delako.

    • Ekonomia zirkularra
    • Aktiboen kudeaketa
    • Ekipoen hobekuntza

    Egindako ekintza berritzaile garrantzitsuenen artean, arlo hauek azpimarra daitezke:

    • Prozesuak eta informazioaren kudeaketa
    • Instalazioak eta Ekipoak
    • Ikusmena eta TIC´s
    • E-mobilitatea
    • EKO-berrikuntza

    Prozesuen hobekuntzaren, gure langileen segurtasunaren eta ingurunearen babesaren etengabeko bilaketak, gure kultura berritzailearekin batera, erabilgarritasun modeloen patente kopuruan puntarengoko enpresa izatea eragin du.